Tratamendua

ZEIN DA TRATAMENDUA HGIRENTZAT?

Hesteetako gaixotasun inflamatorioen tratamenduak banan-banakoa eta disziplinartekoa izan behar du, agerraldiak saihesteko eta gaixotasuna jarduerarik gabe mantentzeko. Gaur egun, ez dago sendatzen duen tratamendurik, baina aukera terapeutiko batzuek HGIren erremisioa eragiten dute, konplikazioak saihesten dituzte eta bizitza-kalitatea hobetzen dute, paziente hauena, oro har, oso okertuta baitago.

ACCU Españak adierazten digu tratamendu asko dagoela eskuragai eta berauek agerraldiaren larritasunaren araberakoak direla (arina, ertaina edo larria). Tratamendu horiek, gainera, bakoitza bere aldetik erabil daiteke edo nahasiak. Nabariak dira, konplexutasun txikienetik handienera ordenatuta, tratamendu farmakologiko konbentzionalak, terapia biologikoak eta kirurgia. Beste metodo berritzaile batzuk, zelula amen transplantea besteak beste, gaixo gutxirekin erabiltzen dira, aurreko tratamendu aukera guztiek huts egin dutenean.

tratamiento crohn

TRATAMENDUAREN KONPLEXUTASUNA

TRATAMENDU-MOTAK

Antibiotikoak erabil daitezke beste tratamendu batzuekin batera, CGrekin erlazionatutako infekzioak sortzen direnean.

Aminosalizilatoak (5-ASA) eta kortikoideak lehenengo urratsa da sintomak kontrolatzeko, inflamazioa txikitzen baitute.

Inmunomodulatzaileak erabiltzen dira askotan, gaixotasunaren erremisioari eusteko. Sistema inmuneren jarduera murrizten dute eta eraginkorrak dira erremisioari eusteko.

Biologikoak: egokiak dira tratamendu konbentzionalari ondo erantzun ez dioten pazienteentzat, haien gaixotasuna ertaina edo larria denean. Lagundu dezakete sintomak kontrolatzen eta erremisioari eusten; halaber, mukosa sendatzen lagundu dezakete. Botika bioantzekoak deritzenak garatu dira erreferentziazko botika biologikoekin antzekotasun handia izan dezaten. Europako Batzordeak gida hau argitaratu du hainbat hizkuntzatan: Lo que debe saber sobre los medicamentos biosimilares.

Zenbaitetan Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioa duten pertsonek kirurgia behar dute. Dena den, Crohn gaixotasunak digestio bidearen edozein parteri eragin diezaioke; parte kaltetua zein den, horrelakoa izango da tratamendu kirurgikoa.

Adibidez, batzuetan kirurgia beharrezkoa da abzesu bat drainatzeko edo hesteetako erauzketa egiteko (hesteetako zati bat erauzteko), estenosi (hesteen estugunea edo buxadura bat) konpontzeko asmotan. Zenbaitetan, estrikturoplastia bat egin daiteke, eta, erauzi beharrean, estenosia zabaldu egiten da.

Kasu batzuetan ostomia bat ere egin behar izaten da; dena den, gero eta gutxiagotan egiten da kirurgia mota hori.

Heste meharreko zirugia espezifikoaz gain, Crohn gaixotasuna dutenei kirurgia-operazio bat egin diezaiekete gaixotasunaren konplikazioak tratatzeko. Adibidez, fistula bat garatu baduzu (oso ohikoa), badira moduak mina arintzeko eta senda dadin errazteko.

Colitis ultzeraduna

Zirujauak kontuan hartzen duen lehenengo aukera izaten da erreserborio ileoanal bat sortzea. Hau da, barruko poltsa bat egitea eta lotu heste meharraren amaiera uzkiari. Horrelakoetan, eginkariak uzkiaren bitartez kanporatzen dira, ostomia poltsa baten bidez kanporatu ordez. Zirujia hau posiblea da ondestea egoera onean badago eta ez badago inkontinentzia-arazorik.

Baldintza horiek betetzen ez badira, aztertzen da kolona eta ondestea erauztea (protokolektomia osoa), era horretan kolitis ultzeradunaren sintomak kendu egiten baitira.

Horren ondorioz, eginkarien bide naturala aldatzen da; horregatik zirujauak ileotomia bat egin dezake (heste meharra eta abdomena elkartu). Kasu horretan, poltsa bat erabili beharko da; poltsa hori abdomenaren azalari itsatsita egongo da eta kanporatzen diren eginkariak jasoko ditu.

Testu hau Santiago García Lópezek orraztu du. Hesteetako gaixotasun inflamatorioari buruzko kontsulta monografikoaren arduraduna. Miguel Servet Univertsitate Ospitalea. Zaragoza.

Nutrizio enterala

Nutrizio-oinarria da eta ahoz, zunda nasogastrikoz edo gastrostomiaz emateko berariaz prestatutako elikagailak dira. Zenbait prozesu industrialen bitartez, artifizialki elikagaitetatik lortutako koipeek, karbohidratoek eta proteinek osatzen dituzte prestakin hauek, bitaminekin eta mineralekin batera.

Hesteetako gaixotasun inflamatorioan erabil daiteke tratamendu osagarri gisa, desnutrizioa agertzen denean nutrizio-egoera berreskuratzeko, haurren hazkundea bultzatzeko eta lehen tratamendu gisa erremisioa eragiteko kasu pediatrikoetan.

Azken hori Crohn gaixotasuna diagnostikatu berri izateaz gain heste meharra kaltetuta daukaten haur eta nerabeekin erabiltzen da. Erremisio-tasa kortikoideen erabilerarekin baino txikiagoa bada ere, konpentsatzen da onura/arrisku erlazioa kontuan hartzen bada. Ahoz ematen da normalean eta hainbat itxura eduki dezake, batidoa edo hainbat zaporetako jogurta, gaixoaren gustuei egokitzeko.

Osagarriak

Hesteetako gaixotasun inflamatorioak oztopatu dezake janarien elikagaiak xurgatzea. Inflamazioak, hesteetako zenbait zati kendu izanak eta agerraldia edo mina agertzen denean gutxiago jateak hesteen malabsortzioa eta proteinak galtzea eragin ditzakete.

Gainera, Crohn gaixotasunaren eta kolitis ultzeradunaren kontra hartzen ditugun medikamentu batzuk eta oztopatu dezakete xurgatze hori.

HGI duten gaixoen gabezi ohikoenak hauek dira:

  • Kaltzio. Nagusiki kortikoideekin tratatutako gaixoek izaten dute eta garrantzitsua da D bitaminaz osatzea, kaltzioa xurgatzea errazten baitu.
  • Burdina. Gabezia honen arrazoi nagusia hesteetako odoljarioa izaten da. Dena den, arrazoi hauengatik ere gerta daiteke: gabezia izatea elikaduran, B12 bitaminaren nahiz azido folikoaren gabezia eta malabsortzioa.
  • B12 bitamina. Ileonaren amaieran inflamazioa edo erauzketa baldin badago.
  • Azido folikoa. Elikaduran gabezia izaten delako, yeiunoaren inflamazioagatik edo erauzketagatik eta sulfasalazina hartzeagatik gertatzen da.
  • Sodioa eta potasioa. Heste lodiaren inflamazioagatik edo erauzketagatik gertatzen da.

Testu hau Santiago García Lópezek orraztu du. Hesteetako gaixotasun inflamatorioari buruzko kontsulta monografikoaren arduraduna. Miguel Servet Univertsitate Ospitalea. Zaragoza.

Gure kolaboratzaile batzuk

colaborador accu alava
colaborador accu
colaborador accu alava
colaborar accu