OHIKO GALDERAK

Bai, bere jatorria ezezaguna eta autoinmunea den neurrian. Gorputzak bere buruari eraso egiten dio globulu zuri batzuen nahasmenduagatik eta sendaezina den inflamazio kroniko bat sortzen du; medikamenduekin tratatu baino ez dago.

Pertsona bakoitza desberdina da. Batzuk hiru hilabete pasatzen dute ospitalean eta bada tratamendu on batekin hamabost egunetan etxeratu daitekeena. Gorputz osoari eragiten dioten konplikazioak ditu, azaletik giltzurrunetara.

Gomendagarria da dietetika eta nutrizioan espezialista den pertsona batengana joatea, bizitza kalitatea hobetzeko. Pertsona bakoitzak behar eta erantzun desberdinak ditu; gaixotasunak ez di modu berean eragiten mundu guztiari.

Elikadurarekin gertatzen den bezala, beharrezkoa da pertsonal medikoak orientatzea tratamendua eta haren iraupena, gaixotasunak ondorio desberdinak ditu pertsona bakoitzarengan.

Oro har, HGIk handitu dezake beste gaixotasun autoinmune batzuk izateko aldez aurretiko joera; dena den, kasu bakoitza desberdina da.

Ez berez; ez da heredatzen ezaugarri genetiko gisa. Hala ere, denborarekin ikusi da badagoela nolabait aldez aurretiko joera genetikoa zenbait pertsonengan, eta joera genetiko horiek, kanpoko beste batzuekin batera, sortzen dute gaixotasuna piztea.

Gaixotasunak agerralditan erasotzen du. Lasaitasun momentuak daude; baina, zergatik ez dakigula, krisialdia agertzen da: sabeleko mina, nekea, pisu- eta apetitu-galera, gorakoak, beherakoa, ondoestetik odol-ateratzea. Askotan baja hartu behar da, ezin baitzara egon % 100ean zure bizitzan.

Minaren arrazoia aktibitate inflamatorioa da. Zenbaitetan mina prozesu inflamatorioekin batera agertzen da, eta, beste batzuetan, horrelako prozesurik gabe ere agertu daiteke aldizkako mina, eta eredurik gabe agertu eta desagertzen da.

Osasun-erakundeen arabera, 7.000 pertsonak dute HGI Euskadin, eta Espainian badakigu  170.000 pertsona baino gehiago direla. ACCU Álava-n, gaur egun, 160 bazkide baino gehiago dago, baina askoz gehiago dira arrazoi horrengatik kontsultara joaten direnak; gainera, handitzeko joera dauka, biztanle gazteen artean eragin handiagoa baitu.

Bai, frogatuta dago garatutako herrietan batez ere gertatzen dela, eta zenbait ikerketek estresa eta produktu kimikoekin erlazionatzen dute, besteak beste. Duela 30 urtetik hona handitu da intzidentzia. Gehiago handitzen ari da Europako hegoaldean iparraldean baino, bertan geldirik baitago.

Gaur egun, zenbait talderen jarduera nagusia HGI aztertzea da: Estatuan GETECCU eta nazioartean ECCO. Osakidetzak HGIrekin erlazionatutako argitalpenak ditu; web honen bitartez eskuratu daitezke. Espezialista batzuek diote aurrerapen handiak egon direla gaixotasun honetaz, baina pazienteak ez du hori nabaritzen. Kostatzen da aurrerapenak gaixoengana heltzea.