En colaboración con Janssen y el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz hemos lanzado un díptico...
Accu Álava
Araban Crohn eta/edo colitis ultzeraduna duten pertsonen elkartea gara. Gure helburu nagusia da hobetzea gaixotasuna duten pertsonen eta haien senitartekoen bizitza-kalitatea, laguntza fisiko eta morala eskainita eta gaixotasunari eta tratamenduari buruzko ikerketak bultzatuta. Lagunduko diguzu?
EZAGUTU GAITZAZU!
Gure helburuak
-
Zure sarea izatea
Laguntza-sare bat eskaintzea gaixoen eta senitartekoen arteko komunikazioa eta elkarlana sustatzeko, helburu berberak baitituzte.
-
Hesteetako gaixotasun inflamatorioak ikustaraztea
Iritzi publikoa eta administrazioak sentsibilizatzea hesteetako gaixotasun inflamatorioei buruz.
-
Elkarrekin erronka berriak lortzea
Laguntzea mugimendu asoziatiboa garatzen, gizarte-entitateek antolatutako ekintzetan modu aktiboan parte hartuta.
-
Zure egunerokoan laguntzea
Arreta, informazioa eta aholkularitza eskaintzea gaixoaren eta bere senitartekoen ongizate fisiko eta emozionala sustatzeko diagnosiaren ondorengo fasetan.
-
Ikerkuntzari aukera ematea
Hesteetako gaixotasun inflamatorioen ikerkuntza zientifikoa eta tratamendua lagundu eta sustatzea.