BEHARRA DAUKAT

EGITASMOA

“BEHARRA DAUKAT!” egitasmoa kutsakorra ez den osasun-arazoa edukita, komuna presaz erabili behar duten pertsonentzat pentsatua dago. Gaixo hauen arazorik larrienetarikoa eta benetan arduratzen duena, etengabe eta batzuetan ustekabean, komunera joan beharra da.
Zenbait pertsonek, egoera honen aurrean, bere bizitza-kalitatea gutxietsita ikusten dute, etxetik ateratzea edo lagunarteko harremanak mantentzea zaila delako erabilgarria den komun bat gertu ez badago beharra dagoenean.

XEDEAK
  • Pazienteen bizi-kalitatea hobetzen lagundu, premia duten une eta lekuetan komunera azkar eta doan joateko aukera emanda.
  • Hesteetako gaixotasun inflamatorioei buruzko informazioa zabaldu (Crohnen gaitza eta kolitis ultzeraduna) eta paziente horiek dituzten premia eta beharren inguruko kontzientzia eragin gizartean.
  • Jakinarazi ekimen honetan parte hartzen duten talde, establezimendu eta lokalei honi buruzko informazioa: hesteetako gaixotasun inflamatorioak, haien jatorria eta ondorioak.
NORI ZUZENDUTAKO EKIMENA DA HAU?
  • Ondoesteko minbizia dutenei.
  • HGI duten pertsonei.
  • Ostomizatuta dauden pazienteei.
  • Kolektomizatuta daudenei.
  • Kolon narritakorra dutenei.
LAGUNTZAILEAK